2020/03/10

XXVIII. Iraunkortasunerako Hezkuntza Topaketak







Badatoz, urteroko legez, Ingurugelak antolatzen dituen Iraunkortasunerako Hezkuntza Topaketak. Aurten “Iraunkortasunerako Hezkuntza generoaren perspektibatik” izango da jorratuko den gaia, eta horretarako hizlari eta mahai inguru interesgarriak elkartuko ditugu Aranzadi Zientzia Elkartean egingo den ekitaldian.  



-------------------------------------------

Informazio orokorra:

Gaia: Iraunkortasunerako Hezkuntza generoaren perspektibatik.
Data: 2020ko martxoaren 27a (ostirala)
Ordutegia: 09:15etik 14:00ra
Tokia: Aranzadi Zientzia Elkarteko Elosegi Aretoan, Donostia.

------------------------------------------------------

Topaketen helburuak:

1. Eskolako Agenda 21 proiektuan diharduten irakasleek eta beste erakunde laguntzaileek elkar topatzeko eta hausnarketa egiteko aukera izatea.
2. Generoaren perspektiba Iraunkortasun Hezkuntzaren markoan nola txerta daitekeen ohartzea eta baliabideak eskuratzea.
2. Iraunkortasunerako Hezkuntza eta Genero begirada uztartzen ari diren ikastetxeen esperientziak ezagutzea eta haien inguruan eztabaidatzea.
3. Iraunkortasunean aurrera egiteko balore eta ikasleak helburu duen antolaketa berriei buruzko hausnarketa egitea.
------------------------------------------------------

Egitaraua:                  

08:45-09:15: Sarrera eta akreditazioak
09:15-09:30: Jardunaldiaren aurkezpena
09:30-11:00: Hitzaldi nagusia: Lucía Iglesias (Santiagoko Unibertsitatea): Iraunkortasunerako Hezkuntza, klima aldaketa eta emakumea.
11:00-11:30: Kafea
11:30-12:30: Ikastetxeen esperientziak
12:30-13:45: Mahai ingurua
13:45-14:00: Amaiera
--------------------------------------------------------

Emaleak:

● Lucía Iglesias, Santiago de Compostelako Unibertsitatea, Iraunkortasunerako Hezkuntza, klima aldaketa eta genero gaian aditua.
● Oihane Garcia, EHUko irakaslea, Soziologia Sailean. Identitatea eta Kohesio soziala ditu ikerketa lerro moduan. Genero eta gazteria gaietan aditua.
● Itxaso Apraiz, Biologia eta Biokimikan doktorea. Ekofeminismoan aditua.
● Amaia Jimeno (Magale ikastetxea, Urnieta)
● Miren Insausti (Arrasate BHI, Arrasate)
● Maitane Mentxaka (Santurtzi BHI, Santurtzi)
● Xabier Rodriguez (Elorrio BHI, Elorrio)
------------------------------------------------------------

Izena emateko lotura: